Obra partikularrak

Zer nolako laguntzak jaso dezaket?

Obra partikularrak dira etxebizitzaren elementuen pribatiboen gain soilik eragina dutenak, hala nola: etxebizitza barne erreforma lanak, igeltserotza, eskaiola, barneko arotzeria, iturgintza, elektrizitate edota berogailu instalazioen berritzea, gas instalazioak, ikus-entzunezko instalazioak edota pintura. Kanpoko arotzeriaren ordezkapena.Lokalak etxebizitza bihurtzea. Arkitektura-oztopoak kentzeko helburua duten barne erreformak, adibidez, bainuontziaren ordez dutxa jartzea.

Zerga-onurak

Bizikidetzako unitate guztientzat, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuak ezarritako mugekin,  Eusko Jaurlaritzak jarduketa babesgarritzat kalifikatzen duenean.

Finantzazio Kualifikatua

Mailegurako  eskubidea  izateko,  eskatzaileen  familiaren  diru-sarrera  haztatuek  ez  dute  33.000,00  eurotik gorakoak izan behar. (DH<33.000€) (Gehiago jakin)

Zuzeneko diru-laguntzak:

Titularrek, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak lortu  ahal izango dituzte, betiere 21.000,00 eurotik gorako diru-sarrera haztatuak ez badituzte urtean (Gehiago jakin)

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Obrak egiteko udal baimena/eskaera.
  • Obren aurrekontua partiden arabera banakatuta, partida bakoitzaren neurketa eta prezio unitarioa adierazita, edo teknikariaren proiektua, Ordezkaritzak hala eskatzen badu (egingo den obra-motaren arabera).
  • Proiektua egin duen teknikariaren ordainsaria (hala badagokio).
  • Udal tasak.
  • Birgaitu beharreko etxebizitzaren argazkia.
  • Eskabidea ebazteko Lurralde Ordezkaritzak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri.
  • Duten familia bakarreko etxebizitzek, fatxada erabilera publikoko bide edo gune batera ematen dutenek, edo eraikin atxikiek, Eraikingintzako Ikuskapen Teknikoko Txostena aurkeztu beharko dute, eskumendun teknikariak egindakoa (arkitektoa/arkitekto teknikoa). EITa paperean eta XML artxiboan, eta PDF formatuan CD euskarrian, aurkeztu beharko da, eta dagokion Udaleko sarrera erregistroko.

Aurrekontu babesgarria aitortzea, zerga-onurak lortzeko, hala badagokio, ondorengo agiria hauek ere aurkeztu beharko dira:

  • NANaren fotokopia.
  • Higiezinaren jabetza egiaztatzeko agiria (eskrituraren fotokopia edo Jabetzaren Erregistroaren argibide-ohar soila).
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiriaren fotokopia, eraikinaren zenbaki finkoa jasoko duena.
  • Atzerritarren kasuan:
    • Iraupen luzeko bizileku-baimena (indarrean egon behar du).
    • Europako Erkidegoko Batasunekoen kasuan, atzerritarren identifikazio zenbakia jasotzen duena (NIE). Pasaportea ez da baliozkoa izango.

Mailegua edo/eta diru-laguntza.

Gorago aipatutakoez gain, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzu:

  • Erroldako udal ziurtagiria, birgaituko den etxebizitzan elkarrekin bizi diren pertsona guztiak adierazten dituena, edo bestela, obra amaiera egiaztatzen den egunetik hiru hilabeteko epean udal ziurtagiri hori aurkezteko konpromisoa.
  • Birgaitze jarduketen titularren diru-sarreren ziurtagiriak:
    • PFEZ aitortu beharra baduzu edo aitortu baduzu, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzu:
    • Etxebizitza-eskaera hau aurkezten denean mugaeguneratuta dagoen azken zergaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpen(ar)en fotokopia/k. Aitorpenak/ek Foru Ogasunean, Kutxan edo Banketxean aurkeztua izanaren zigilua eraman behar du/te.
    • Kotizazio gabeko prestaziorik jasoz gero, dagokion ziurtagiria.
  • PFEZ aitortu beharrik ez baldin baduzu (eta ez duzu egin),jarraian adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzu:
    • Kasu guztietan,
      1. Foru Ogasunaren ziurtagiria, zergaldi horretan (eskaera hau aurkezten denean amaituta dagoen azken ekitaldian) PFEZ aitortu beharrik ez duzula egiaztatzen duena.
      2. Lan-bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egina. (901 502050 www.seg-social.es)
    • Besteren konturako langilea bazara: zergaldi horretan kontzeptu guztiak direla-eta jaso dituzun sarrera gordinak adierazten dituen agiria, enpresak edo enplegu-emaileak egina.
    • Pentsioduna bazara edo bestelako beka, prestazio edo sorospenik (gizarte ongizatekoak barne) jasotzen badituzu, dagokion egiaztagiria, ekitaldi horretakoa.

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.