Errehabilitazioak

Etxebizitza-eraikin ondarearen birgaitze, berritze eta berroneratze lanen sustapenera zuzendutako hainbat laguntza-ildo daude egun. Erakunde bakoitzak lerro ezberdinak ditu helburu ezberdinak lortzera zuzenduak. Laguntza-lerro nagusiak hauek dira:

  • Eusko Jaurlaritzak, Etxebideren bitartez, pertsona eta bizilagun-komunitateen birgaitze lanak laguntzen ditu. Lan horien helburuak izango dira bizigarritasuna hobetzea, pertsona ezinduak beren etxeetan sartzeko aukera izatea eta energiaren kontsumoa murriztea. (Informazio gehiago)
  • Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, IDAEren bitartez, mota guztietako eraikinen berritze lanak bultzatzen ditu. Lan horien xedea izango da energia aurreztea, energia-eraginkortasuna hobetzea, energi berriztagarrien ustiapena areagotzea eta karbono dioxido isuriak murriztea. (Informazio gehiago)
  • Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), urtero, laguntza programak argitaratzen ditu Energia Eraginkortasunean inbertsioak egiteko eta  energia berriztagarriak erabiltzeko. Diru-laguntza horiek partikularrei zein bizilagun-elkarteei zuzenduak daude. . (Informazio gehiago)
  • Gipuzkoako Kultur Ondarea osatzen dute ondasun higigarrien zein higiezinen zaintzarako, sendotzerako, birgaitzerako edota zaharberritzerako diru-laguntza deialdi bat plazaratzen du urtero Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura sailak. (Informazio gehiago)
  • ETXEAN programa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika sailak sustatua, desgaitasuna edo menpekotasun egoeran dauden pertsonak haien ohiko bizilekuan jarraitu ahal izateko diru-laguntzek osatzen dute. (Informazio gehiago)
  • Debagoiena osatzen dute udalek birgaitze lanentzako tasetan hobariak dituzte. (Informazio gehiago)
NextGenerationEU

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.