EEE Laguntzak (EVE) - Euskal Energia Erakundea

Laguntzen onuradunak

Urtero Euskal Energia Erakundeak Energia Eraginkortasuna eta Energia Berrizgarrien erabilerara bultzatzen duten inbertsioentzat Laguntza Programa ezberdinak plazaratzen ditu, partikularrei zein komunitateei zuzenduak. Laguntza horien helburua da, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinetan eraginkortasun eta aurrezte energetikoa bilatzen duten jarduketak sustatzea, bai eta energia berriztagarrien erabilera sustatzea.

Laguntza motak

Beste batzuen artean, EEEk honako diru-laguntzak plazaratu ditu:

  • Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa
  • Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko programa (PREE 5000 programa)

Eskaerak aurkezteko epea

Diru laguntza ezberdinetara aurkezteko epea deialdi bakoitzean zehazten da.

Informazio gehiago

Energiaren Euskal Erakundea - EEE
Urkixo zumarkalea, 36 – 1., Bizkaia Plaza Eraikina • 48011 BILBO
Tel.: (34) 944 035 600 • Faxa: (34) 944 035 69


http://www.eve.eus/

NextGenerationEU

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.