Aurkezpena

Debagoieneko mankomunitatea

Debagoieneko Mankomunitatearen Ingurumen Zerbitzuak hondakinak biltzeko zerbitzu ugari eskaintzen dizkie eskualdeko herritar, komertzio, ostalaritza zein enpresei. Ondorengoak dira hondakin bilketa zerbitzu nagusiak eta hauek eskaintzeko Mankomunitateak bere esku dituen instalazioak:

  • Etxeko hondakin eta parekogarrien gaikako bilketa. Herritarren, komertzioen, ostalaritzaren eta industria-guneetako etxeko hondakin eta parekogarrien gaikako bilketa edukiontzien eta atez-ateko bilketaren bidez burutzen da Debagoienean. Bilketa hau zuzeneko langileen bidez zein azpi-kontratatutako enpresa baten bidez gauzatzen da. Zuzeneko langileen bidezko hondakin bilketarako Debagoieneko Mankomunitateak San Balerioko garajeaz baliatzen da, bertan edukiontzi eta ibilgailuak gordetzen direlarik. Horrez gain, hondakinen bilketarako ekarpen-gune, larrialdi-gune eta mini-guneak ditu Mankomunitateak eskualdeko hainbat puntutan. Gehiago ikusi
  • Ibarreta (Arrasate), San Kristobal (Bergara) eta Urrutxuko (Oñati) garbiguneak. Gehiago ikusi
  • Garbigune mugikorra. Gehiago ikusi
  • Epeleko hondakin ez-arriskutsuen zabortegia. Debagoieneko eskualdeko industria eta eraikuntzako enpresen hondakin ez-arriskutsuak isurtzeko Epeleko zabortegia 1993. urtean zabaldu zen. 2018.09.14az geroztik zabortegia itxita dago. Gehiago ikusi

Zerbitzu mankomunatu hauek, ahalik eta modu jasangarrienean egiteko norabidean, zehazki hauek dira, lortu nahi diren helburuak:

  • Zero Zabor filosofiaren norabidean, hiri hondakinen gutxitze, berrerabilpen eta birziklapenera bideratuta dauden ekimenak bultzatzea.
  • Gaikako bilketaren bidez hondakinen zati balorizagarriak edo/eta arriskutsuak berreskuratzea, eta ingurumenaren aldetik kudeatzeko era jasangarrietara bideratzea (berrerabiltzea, birziklatzea, balorizazio energetikoa, konposgintza...) edota, bestela, kontrolpean zabortegira eramatea.
  • Herritarrari kalitatezko zerbitzua ematea: erosoa, eraginkorra, hurbilekoa, garbia, erabilterraza eta bide publikoan eragozpenik sortuko ez duena.

Web orrialde honetan beharrezko informazio guztia aurkituko duzu zerbitzu bakoitza egoki erabiltzeko (bilketa-egunak, ordutegiak, helbideak, funtzionamendu-arauak, etab.)