HAZILAN 10.ediziorako izen-ematea zabalik

2021/01/13

Zabalik dago HAZILAN proiektuaren 10.edizioan izena emateko epea, urtarrilaren 21era arte.

INFORMAZIO SAIOA (on-line)
Proiektuaren berri emateko eta zalantzak argitzeko urtarrilaren 18an, astelehenean, goizeko 10:00etan aurkezpen jardunaldi bat antolatu da. Jardunaldia online egingo da. Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da inprimaki hau beteta.  Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.

Saiora ezin bazara etorri, baina proiektuan izena ematea interesatzen bazaizu, IZEN-EMATE orria Mankomunitatean aurkeztu behar da urtarrilaren 21a baino lehen.

Proiektuari buruzko informazio gehiago HEMEN.

Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barne dago eta Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen du.