OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.

TXERTATU MERKATUAN

Aukera batek gauza asko alda ditzake. Ahalegindu nahi baduzu, guk aukera bat emango dizugu.

16 eta 29 urte bitartean badituzu
Goi-mailako ikasketarik ez baduzu
Eta langabezian bazaude…

Aukera bat….

-    Zer egin nahi duzun hautatzeko
-    Gustatzen zaizuna ikasteko eta horretan prestatzeko
-    Lan-merkatuan zure balioa erakusteko
-    Zugan konfiantza duten pertsonekin jarduteko

Txertatu Merkatuan proiektuak soluzio berritzaileak eskaintzen ditu, parte-hartzaile bakoitzaren premiei erantzuten saiatzen direnak, haien premietara egokitutako baliabideak eskainiz, eta haien gizarteratzea eta laneratzea bultzatuz.

Hasiera-hasieratik hasteko aukera bat, zure egoera zein den kontuan hartuko duena, zailtasunak gainditzen eta hobetzen lagunduko dizuna, besteek zugan konfiantza jartzea ahalbidetuko duena. 

Partehartzaileen baldintzak:
-    16 urtetik gorako eta 29 urtetik beherako gazteak
-    Debagoienean erroldatuta egotea
-    Ikasketa maila: ikasketarik gabeak/lehen mailako ikasketak/ bigarren mailako ikasketak (DBHrekin edo DBH gabe)/ FP1 (bukatuta edo bukatu gabe)/ Erdi-mailako heziketa zikloa (amaituta edo amaitu gabe)/ unibertsitateko ikasketak amaitu gabe.
-    Langabezian egotea
-    Prestakuntzarik jasotzen ez egotea


Horretarako honako ibilbidea aurreikusten da:



Zer eskaintzen du Txertatuk?

Txertatuk gaikuntza-tailerrak erabiltzen ditu integratzeko, pertsonen abileziak balioan jartzeko eta motibazio handiagoa lortzeko. 2 fasetan banatuta:

1. Egokitu fasea (hilabete)

Banakako, zein taldekako saioen bitartez, parte-hartzaileek garatzen dituzten eguneroko jardueretan lan-konpetentziak identifikatzea, eta beste hainbat gaitasun lantzea. Helburuak:

-    Lan-profil bat egitea.
-    Harremanak sendotzea prestakuntzaren inguruan.
-    Elkarren arteko laguntzan eta taldearen lankidetzan oinarritutako sinergia.
-    Errekonozimendu soziala.

2. Trebatu (3 hilabete)

Konpetentzia teknikoetako prestakuntza-tailerra:
Jakintza teknikoa eskuratzea da helburua, laneratzeko egiazko aukerekin produkzio-sarearen eskarien arabera.

100 ordu inguruko prestakuntza teknikoa, eta ondoren prestakuntzarekin lotutako praktikaldi bat egiteko aukera.

IZEN-EMATEA:

Izena emateko bete ESKAERA-ORRIA eta ekarri Mankomunitatera (Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate), eskatutako dokumentazioarekin batera.

Edozein zalantza argitzeko, deitu 943.793.090 telefonora edo idatzi airizar@debagoiena.eus helbidera.

Ekintza hau TXERTATU MERKATUAN proiektuaren baitan egin da Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen 91,89%, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du.