OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.

Lanerako orientazioa

 

Debagoieneko Mankomunitateak "Lanerako orientazio zerbitzua" eskaintzen dio herritarrari. Bertan, ondorengo informazioa jaso ahalko du:

  • Enplegu-baliabideen inguruko informazio zabala
  • Zure lanerako helburuak definitzeko laguntza
  • Lan-bilatze plangintzan aholkularitza
  • Lana bilatzeko erremintetan trebakuntza: curriculum-a idazteko, aurkezpen gutunak prestatzeko, etab.
  • Lan-elkarrizketarako prestaketa
  • Lan-bilaketarako on-line baliabideak (ordenagailu gela). Sare sozialen erabilera.

 

Lanerako orientazio zerbitzua bailarako ondorengo herrietan ematen da, hurrengo egutegia eta ordutegia jarraituz:

Arrasaten: Astelehenetik ostiralera, Debagoieneko Mankomunitatean.

Eskoriatzan: Asteartean, hamabost egunean behin. Ordutegia: 9:00-13:00

Antzuolan: Ostegunetan, 3 astean behin. Ordutegia: 9:00-13:00

Elgetan: Ostegunetan, 3 astean behin. Ordutegia: 9:00-13:00

Oñatin: Asteazkenero. Ordutegia: 9:00-13:00

Aretxabaletan: Asteartean, hamabost egunean behin. Ordutegia: 9:00-13:00

Bergaran: Astearte eta asteazkenero. Ordutegia: 9:00-13:00

Hitzordua hartzeko deitu 943793090 telefonora.