OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.

OÑATI - Txanda

Txanda, Txantxiku dendarixen alkartia 1997an sortu zen eta gaur egun 69 elkartekide ditu Oñatiarrei zerbitzu eta produktuen aukera zabala eskaintzen diena. Elkarteak lortu nahi dituen helburuak hauek dira:

  • Herriko merkataritza egitura promozionatzea, hau bultzatzeko eta bezeroak fidelizatzeko kanpaina eta ekintzak burutuz.

  • Sektorea profesionalizatzea prestakuntza-akzio jarraiekin, araudi, diru-laguntza eta merkatarientzako interesgarri den edozein gaitaz informatuz. Horrela elkartekideek beraien jardueran etengabeko hobekuntza garatu dezakete eta bezeroak asetu.

  • Asoziazionismoa sustatzea elementu bateratzaile bezala, bezeroak identifikatuko duen irudi komun bat sortuz.

  • Azkenik, Txandak elkartekideen interesak ordezkatzen ditu merkataritza eta zerbitzu sektoreen gain esku hartzen duten instituzio eta erakunde desberdinen aurrean.

Txandak, tokiko merkataritza sustatzeko hainbat kanpaina burutzen ditu urtean zehar, besteak beste: Gabonetako kanpaina, Txanda Eguna edo Desfilea, Erakusketa-lehiaketak, etab.

Honez gain, Txanda txartelaren bitartez ere promozio desberdinak burutzen dituzte bezeroak fidelizatzeko: zozketak, deskontuak,…

Kontaktua:

Txanda, Txantxiku Dendarixen Alkartia

Bidebarrieta, 12 behea
20560 Onati (Gipuzkoa)
Tel. +34 943 03 77 00

Egin zure kontsulta

Web gunea: www.txanda.com

Facebook-a: https://es-es.facebook.com/txanda