Goiaz!2023 - Solasaldia eta bisita gidatuak

2023/03/29

Goiaz!2023 Azokan, informazio mahaiez gain, ekintza desberdinak antolatu ditugu:

Martxoak 29, asteazkena:

18:30 – SOLASALDIA: “Nik ere Lanbide Heziketa aukeratu dut”

Ikasleen esperientziak ezagutu eta zalantzak argitzeko solasaldia izango da.
Gurasoei eta Lanbide Heziketan interesa dutenei zuzenduta.

  • Lekua: Areto Nagusia (Kulturate, Azoka kalea 1, Arrasate)

Hitzaldiaren aurretik (16:30-18:30), ikastetxeen informazio-mahaiak bisitatu ahal izango dira.

Eta solasaldiaren ostean luntxa egongo da.

Martxoak 30, osteguna:

Garapen Agentziako erabiltzaileei zuzenduta BISITA GIDATUAK ere antolatu dira, bisita orientatzaile batek lagunduta eta taldean egin nahi bada:

  • 10:30etan - euskaraz
  • 11:30etan - gazteleraz

EMAN IZENA HEMEN eta zatoz Lanbide Heziketaren abantailak ezagutzera!