Azaroaren 16an Babaren eguna izango da Arrasaten.

2019/11/14

Egitarau aparta izango da egunaz gozatzeko:

Batetik, Sebero Altube Plazan Baben azoka berezia izango da eta Euskal Herriko baba barietateen erakusketa ere egongo da ikusgai.

Bestetik, 11:30etan Haurrentzako Tailerrak antolatu dira garaiko produktuak erabiliz eta 12:00etatik aurrera Arrasateko babak dastatzeko aukera izango dugu.

Gainera, EUSKO LABEL produktuen zozketa egingo da azokan erosten dutenen artean.