Hazilan proiektua

Zer da HAZILAN?

HAZILAN egitasmoak, gazte langabe kualifikatuak lan mundura hurbiltzen laguntzea du helburu. Horretarako, prestakuntza saioen bidez, konpetentzia profesional eta pertsonalak lantzen dituzte, eta, ondoren, enpresekin harreman zuzena izaten dute gazteek.

HAZILAN. Aktibatu fasea from Debagoieneko Mankomunitatea on Vimeo.

 Nori zuzendua dago?

Goi mailako titulazio bat duten (goi mailako heziketa ziklo bat edo unibertsitate ikasketak) eta beraien alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-44 urte bitarteko eskualdeko gazteei.

 Bi fase ditu:

 1.AKTIBATU fasea: lan merkatuak horrenbeste baloratzen dituen zeharkako konpetentziak landuko dira talde saioen bitartez (80 ordu). 3 oinarri lantzen dira; konpetentzia pertsonalak, konpetentzia profesionalak eta lan merkatuan kokatzeko beharrezkoak diren baliabideak.   

2.PRAKTIKALDIA: Lanpostu batean trebatuz, 2 eta 9 hilabete arteko iraupena duten PRAKTIKAK egingo dira enpresan. 

Izen ematea

Interesatuek , Debagoieneko Goi-mailako titulatuen poltsan izena eman beharko dute, horretarako aukera urte osoan zabalik egongo da.

Urtero 2 edizio egiten dira; bat lehenengo seihilekoan eta bestea, urria aldera.

2022eko azaroaren 4an hasiko den 13.edizioan parte hartu nahi izanez gero, eman izena, urriaren 14a baino lehen, azpiko argibideak jarraituz.

Nola: "Debagoieneko Goi mailako titulatuen poltsa"n izena eman beharko da.

Deskargatu hemen inskripzio orria eta Debagoieneko Mankomunitateko egoitzan entregatu beharko da (Nafarroa etorbidea, 17, 20500 Arrasate).

Aukeraketa

Izen-emate epea urriaren 14an amaituko da, eta ordura arte izena-eman dutenekin aukeraketa prozesu bat egingo da HAZILAN proiektuaren oinarrietan ezarritako aukeraketa irizpideen arabera (6.oinarria).

Plaza mugatuak dira.

Hasiera data: 2022ko azaroak 4

Animatu eta eman izena!

 Eskuratu informazio gehiago DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEAN

hazilan@debagoiena.eus

Tlf: 943 79 30 90

 www.hazilan.eus

 

"Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du".