HAZILAN proiektua gazteei aurkezteko saio informatiboa egin da

2016/04/07

Gaur, apirilak 7, osteguna, Debagoieneko gazteei HAZILAN proiektua aurkezteko saio informatiboa burutu da. 30 gaztetik gora hurbildu dira.

Aurkezpen saioan erabilitako aurkezpena: hemen

Izen ematea apirilak 15ean amaitzen da (edizio honetarako. Debagoieneko Goi-mailako titulatuen poltsan izena emateko aukera, ordea, urte osoan zabalik egongo da). Eskaera orria bete eta eskatutako dokumentazioarekin entregatu Mankomunitatean.

Informazio gehaigo nahi baduzu: hazilan@debagoiena.eus / 943 793090

"Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Elkartea) koordinatzen du".