Enpresei HAZILAN proiektua aurkezteko saio informatiboa egin da

2016/04/07

Apirilak 7, ostegunean, 12:00etan HAZILAN proiektua eskualdeko enpresei aurkezteko saio infromatiboa eskaini du; proiektua enpresei aurkeztu zaie bertan eta zalantzak argitu dira.

Zure enpresan GAZTE KUALIFIKATUAK behar badituzu, hauxe duzu horretarako aukera! Egin zure eskaera apirilaren 15a baino lehen lehenengo edizio honetarako. Dena dela, enpresen eskaerak urte osoan zehar jasotzeko aukera zabalik izango da.

Jardunaldian erabilitako aurkezpena:hemen

Informazio gehiago nahi baduzu: hazilan@debagoiena.eus / 943 79 30 90

"Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu honen finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIFek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du".