Debabarrenako eta Debagoienako Enpresa Industrialen arteko I. Topaketaren bideo laburpena

2015/07/01

Aurreko maiatzaren 22an, Debagoieneko eta Debabarreneko 30 industria-enpresa baino gehiago batu ziren Enpresa Industrialen arteko I. Topaketan. Topaketa hori Debagoieneko Mankomunitateak eta Debegesak antolatu zuten elkarlanean, enpresen arteko harremanak eta lankidetza sustatze aldera.

Enpresa industrialen errronka nagusien gaineko hausnarketa komun batekin hasi zen topaketa, bertan parte hartu zuten Juan Angel Balbas Debegesa Garapen Agentziako Zuzendari Nagusiak, Koldo Azkoitia Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziako Arduradunak, eta Aitor Ruiz ACICAE – Automozio Klusterreko Ezagutzaren Kudeaketarako Zuzendariak.

Horren ostean, enpresa parte-hartzaileen arteko bilera laburrak egin ziren, enpresen arteko harremanak erraztu eta jarduera industrialarekin zerikusia zuten sektoreetan lankidetza aukerak identifikatzeko. Dinamika horren bitartez, enpresa guztiek izan zuten aukera gainerako parte-hartzaile guztiekin elkartzeko.

Egun horretako bideoaren laburpena: Hemen

 

Egitasmo hau PO FSE 2007-2013 VALORA programako egitasmo bat da. Europako Gizarte Funtsak %50ean kofinantzatua.