ZURE ETXEAK ENERGIA GALTZEN DU? 3 pauso errazetan egiaztatu dezakezu

AHOLKULARITZA ENERGIA 2023/10/03

“ENERGIA ARGITU KIT” iritsi da ANTZUOLARA, norberak bere etxeko auto diagnostiko energetikoa egiteko aukera ematen duen kanpaina

 Kanpaina honela burutuko da:

 1. Azalpen-tailer  "Aurreztu dirua eta irabazi osasunean zure etxebizitzan", urriaren 3an, 18:30tan, Olaran Etxean

 2.interesdunei “Energia Argitu Kit” maletak banatuko zaizkie.

 3.Etxebizitzen birgaitze energetikoko espezialistekin emaitzei buruzko zalantzak kontsultatzeko aukera izango dute.

  Kanpaina honetan parte hartu nahi duten herritarrek, irailaren 29a baino lehen izena ematea beharrezkoa da.

 Honakoak dira 2023ko udazkenean zehar Debagoienean egingo diren beste prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzak:

 ·         Kit Kanpaina

2023/11/15 (Eskoriatza), 2023/11/16 (Bergara)

 ·         Jakin ezazu zein den berokuntza sistemarik egokiena zure etxebizitzarako

2023/11/08 (Oñati)

 ·         Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe!

2023/11/14 (Bergara), 2023/11/29 (Oñati)

 ·         Energia berriztagarriak zure etxean…posible da!

(Arrasaten-zehazteke)

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.