Lean Manufacturing-aren aplikazioa ingurune industrialetan.
Helburu orokorra: Lean Manufacturing-en oinarritutako produkzio sistema bat ezartzeko ezagutzak eta gaitasunak eskuratzea.
Helburu espezifikoak.
- Lean Manufacturing-en printzipioak eta helburuak ezagutzea.
- Enpresa parte-hartzaile bakoitzaren egoera aztertzea.
- Etorkizuneko bisioari buruzko gogoeta egin eta ezarpen plan bat planifikatzea.
- Fabrikazio plantaren gune batean proiektu pilotu bat garatzea.
Metodologia:
- Taldeko formazio eta partekatze saioak eskualdeko beste enpresa batzuekin (7 saio 5 ordukoak).
- Banakako lana enpresan (lan-taldeak).
- Aholkulariaren laguntza eta aholkularitza saioak enpresan (7 saio 4 ordukoak).
Nori zuzendua: Debagoieneko industria sektoreko enpresetako gerenteak, ekoizpen/produkzio arduradunak, erdi mailako arduradunak, mantenuko arduradunak,...
Programaren zehaztasunak:
1. Fasea. Hasierako formakuntza: Lean Manufacturing-era sarrera eta mix produkzioa
2. Fasea. Mix produkzio datu bilketa: Mix produkzio-aren analisia, zikloa eta LeadTime
3. Fasea. Gaur egungo Value Stream Map-a.
4. Fasea. Etorkizuneko Value Stream Map-a.
5. Fasea. Proiektu pilotua: Lean metodologiak.
Oharrak:
- Hasiera data: Apirilak 27.
- Formazio saioen datak: Apirilak 27, maiatzak 25, ekainak 22, irailak 2, irailak 21, urriak 26 eta azaroak 30.
- Formazio saioen tokia: Debagoieneko Mankomunitatea.
- Formazio saioen ordutegiak: 8:30 – 13:30.
- Izen ematea edo informazio gehiago: 943793090/ enpresa@debagoiena.eus
- Plaza mugatuak.
Ekintza hau PO FSE 2007-2013 VALORA programako egitasmo bat da. Europako Gizarte Funtsak %50ean kofinantzatua.