Jardunaldia: Parte-hartze eta lidergoaren gaineko ko-kreazioa eta proiektuaren balorazioa

Enpresa 2016/09/16

Debagioeneko Mankomunitateak, MIK - Mondragon Innovation & Knowledge, ikerketa zentroarekin eta ASLErekin elkarlanean, Gipuzkoako Diputazioko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren sustapenarekin eta finantziazioarekin, Gipuzkoako erakunde sozioenpresarialen kudeaketan pertsonen partehartzea handitzeko proiektu bat bultzatzen ari da.  Proiektuaren amaiera fasean, jardunaldi bat antolatu dugu, elkarlanean, partehartzearen eta lidergoaren inguruan interbentziorako ibilbide batzuk sortzeko, eta enpresetan gauzatutako lanen balorazioak aurkezteko.


Nori zuzendua: Beren erakundetan eraldaketa prozesuak gauzatzen ari diren, edo proiektu partekatu bat eraikitzeko asmotan dabiltzan zuzendari/ gerenteei/ lehendakariei.
Data:  irailak 16, ostirala.
Ordua: 9:00 – 14:00
Tokia: MU- Enpresagintza Fakultatea. Oñati


Programa:

  • Jardunaldiaren aurkezpena.
  • Kontzeptu-markoa
  • Proiektuaren balorazioa
  • Atsedenaldia / kafea.
  • Sormen-bateratu edo ko-kreazio dinamikak
  • Jardunaldiaren itxiera


Izen-ematea: hemen