Badator Hazilan+ edizio berria! Izena emateko epea zabalik, otsailaren 23ra arte

2026/02/03

2026ko lehen edizioa martxoaren 2an hasiko da. Proiektuan parte hartu nahi dutenek, izen-ematea zabalik dute otsailaren 23ra arte.

HAZILAN+, kualifikazio-maila ertain-altua duten langabeen enplegagarritasuna hobetzeko programa da.


3 baldintza bete behar dira partehartu ahal izateko:

- Erdi-mailako edo goi-mailako Lanbide Heziketako zikloa, unibertsitate gradua eta unibertsitate-ondokoa amaituta izatea.
- Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.
- Langabe egotea.

HAZILAN+ programan parte hartzen duten pertsonek beren beharren eta ezaugarrien araberako laguntza pertsonalizatua jasoko dute. Parte-hartzaileek lan-merkatuan eskatzen diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landu ahal izango dituzte 80  orduko talde tailerren bidez. Ibilbide hori enpresan praktika bekadunak eginez osatzen da, parte-hartzaileek benetako lan-esperientzia izan dezaten.

Informazio gehiago eta izen-ematea