GLOBAL TRAINING BEKAK- ENPRESA: Egin zure eskaera nazioarteko proiektuetan gazte profesionalak izateko
Nazioarteko merkatuetan proiektuak, edota atzerriko egitura-produktibo eta -komertzialak dituzten enpresa eta erakundeek ESKAERA egin dezakete, beka honen bidez gazte profesionalak eskatzeko.
Bekaren helburua
Beka-programa honek gure gazteei eskaintzen die, haien profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduera eta proiektuetan, praktika ordainduak egiteko aukera, atzerriko enpresetan eta erakundeetan, gutxienez 6 hilez. 
Enpresa edo erakunde eskatzaileen perfila:
-    Nazioarteko merkatuetan, edo atzerriko egitura-produktibo edo -komertzialetan gazte profesionalen beharra duten enpresa eta erakundeak.
-    Proiektu bat garatzeko beharra.
-    Eremu geografikoa: Mundu osoa
| Erakunde eskatzaileak: | Eremu posibleak: | 
| -    Enpresak  - Udalak - Garapen Agentziak - Ikerkuntza Zentroak - Unibertsitateak - Beste batzuk  | -    I+G+i (Research and development) - Industriala - IKTak - Ekonomia - Jasangarritasuna - Kultura - Osasuna - …  | 
| Hautagaiak | Perfil posibleak | 
| -    Goi-mailako Lanbide Heziketa, diplomatura edo gradua. - 30 urtetik behera. - Ingles maila: C1 edo parekidea  | -    Ingenieritza Industriala - LADE - Kanpo Merkataritza - Ikus-entzunezko komunikazioa - Informatika - Marketing - Kazetaritza - Bioteknologia - ...  | 
Bekaren deskribapena:
-    Hasierako iraupena 6 hilabetekoa da.
-    Bekaren zenbatekoa: 1.400 €/hilean 
-    Lehen 6 hilabeteko zuzkiduraren %100 Garapenek finantzatua.
-    Enpresa konprometituko da, 6 hilabete horiei jarraipena ematen, beste 5 edo 6 hilabete luzatuz; beraz, egonaldiaren iraupena guztira 10 edo 12 hilabetekoa izango da.
Nork hartzen ditu beregain bekak sortutako gastuak?
-    Garapenek bere gain hartuko ditu programa kudeatzearen gastuak eta lehen 6 hilabeteko zuzkiduraren %100a. 
-    Jasotako zenbatekoaz bekadunak pertsonalki aurre egingo dio hegaldi eta ostatu gastuei (ez da beharrezkoa ticket eta fakturekin justifikatzea). 
-    Enpresa edo erakunde eskatzaileak beste 5 edo 6 hilabeteko luzapen bat egiteko konpromisoa hartzen du.
-    Garapen-ek bidai- eta istripu-asegurua kontratatuko du bekadun guztientzat, bekaren iraupen guztirako.
Garapen,  Garapen Agentzien Euskal elkartea, arduratuko da programaren kudeaketaz. 
Kontaktua: Iratxe Kortazar
  94 424 32 23
  garapen@garapen.net 
Informazio gehiago:
-    Global Training 2019 beken aurkezpena (gazteleraz)  (Ingelesez)  (Frantsezez)
-    ANEXO V.b): Partehartze eskaera (ES)  (EN)
-    Bekaren aukerako luzeapena egiteko aurreakordioa (ES) (EN)
