ROBOTIKA IRAKASLEA ESKOLAZ KANPOKO ESKOLAK EMATEKO, EGUERDITAN, BEASAINEN.

2021-09-17

Deskribapena

Lehen hezkuntzako haurren hastapen-mailan emango ditu eskolak (robotika eta Lego jardueren plataformaren kudeaketa). 

Eskaintzen da: lanaldi partziala. Hasiera: 2021eko urria. Soldata gordina: 13,50 €/ h.

Ezinbesteko baldintzak

Ezinbestekoa: euskara maila altua, mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren titulazioa edo sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariarena, edo plataforma anitzeko aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikariarena edo web-aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikariarena, edo haur-hezkuntzako goi-mailako teknikariarena edo magisteritza edo pedagogiako graduarena

Harremanetarako

Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90

Izena eman

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.