EGUNEKO ARRETA ZERBITZUKO DINAMIZATZAILEA ARRASATEN

2026-03-26

Deskribapena

ATARTEA pertsona autonomo edota mendekotasun maila baxua duten pertsonei bideratutako zerbitzu arina da. Hautatzen den pertsonaren egin beharrekoak ondorengoak izango dira: Erabiltzaileei arreta zuzena eman, burutzen diren ekintzak diseinatu eta aurrera eraman, hala nola: estimulazio kognitiboa, jarduera fisikoa, aisialdia, teknologia berrien tailerrak etab. Erabiltzaileek aurkezten dituzten beharretan laguntza eskaini. Erabiltzaileen jarraipenak egin (bizi arreta planak, balorazio kognitiboak...). Egunerokotasunean, lan talde bilerak burutu eta erregistroak bete (intzidentziak, asistentziak etab.). Lan administratiboa ere egingo du: zerbitzuaren hiruhileko edota urteko memoriak idatzi. Lehenengo bi hilabeteetan zehar lanaldia murriztua izango da, astean 20 ordukoa (goiz edo arratsaldez). Lanaldi osora igaroko da amatasun-baja bete behar denean ordutegia 9:00-13:00 / 14:00-18:00 izanik. Lanean 2026ko uztailean hasiko da. Soldata gordiña (lan-jardun osoan): 1975,07€  

Ezinbesteko baldintzak

EZINBESTEKO BALDINTZAK: -Titulazioa: Gradua psikologian, Gizarte hezkuntzan, magisteritza (heziketa berezia) edo gizarteratze goi-mailako heziketa zikoa. - Título Euskera EGA

Baloratuko da

BALORATUKO DA: Esperientzia hirugarren adineko pertsonekin.

Harremanetarako

Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90

Izena eman