ARRASATEN ETXEZ-ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN KOORDINATZAILEA

2020-01-13

Deskribapena

Etxez-etxeko laguntzaileek ematen dituzten zerbitzuak planifikatu, esleitu eta gainbegiratzea. Erabiltzaileen beharren balorazioa, jarraipena eta baliabideak haien bilakaerara egokitzea. Oinarrizko gizarte-zerbitzuekin koordinatzea. Kexen tratamendua. Etxez-etxeko laguntzaile taldearen jarduna ebaluatzea. Eskaintzen da: %86ko lanaldi partziala. Hasiera-data: 2020ko otsaila. Soldata gordina, gutxi gorabehera: 20900 €. Kontratuaren iraupena 6 hilabete.

Ezinbesteko baldintzak

Gizarte-langintzan unibertsitate gradua, ahozko eta idatzizko euskara maila altua, gutxienez 2 urteko esperientzia pertsonen kudeaketan. Tresna informatikoak menderatzea.

Baloratuko da

Adinekoentzako edo mendekotasuna dutenentzako arreta-zerbitzuekin aurrez izandako lan-esperientzia

Harremanetarako

Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90

Izena eman