ZERBITZU OROKORRAK-ALARMA EGOERARAKO NEURRIAK

2020/03/18

COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoeraren adierazpena dela eta, Mankomunitate honek honako neurri hauek hartu ditu, eta aipatutako alarma-egoerak irauten duen bitartean aplikatuko dira:

ZERBITZU OROKORRAK

Arrasateko Nafarroa hiribideko 17an dauden Mankomunitatearen bulegoak itxita egongo dira.

Pertsona fisikoek, ahal den neurrian, elektronikoki aurkeztuko dituzte dokumentuak Erregistro Orokorrean. Dokumentuak paperean aurkezteko, aldez aurretik deitu beharko da ondoren adierazten den telefonora.

Alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epeak etenda geratu dira. Epeak berriz zenbatuko dira alarma-egoera edo, hala badagokio, horren luzapenak amaitzen diren unean.

Edozein zalantza argitzeko, kontsultatzeko eta abarrerako kontaktua:
Telefonoa: 943793399
Posta elektronikoa: debagoiena@debagoiena.eus