Ingurumeneko zerbitzuen normalizazioa abian da

2020/06/12

- Ekainaren 15etik aurrera Mankomunitateko Hondakinen Informazio Bulegoak aurrez-aurreko zerbitzua eskaintzeari berrekingo dio, ohiko ordutegian, 9:00-14:00ak artean. Organika eta errefusaren edukiontziak irekitzeko txartel berriak edo kopiak udalerri bakoitzeko ohiko puntuetan eskuratu ahal izango dira.

- Ekainaren 15etik aurrera Antzuola eta Oñatin alarma egoeran jarritako errefusaren edukiontziak kentzen hasiko da Mankomunitatea. Ondorioz, errefusa ohiko moduan esekitokira atera beharko dute Antzuola eta Oñatiko herritarrek.


- Ekainaren 22tik aurrera alboko kargako organika eta errefusaren edukiontziak irekitzeko berriz ere txartela erabili beharko da, edukiontziak itxi egingo baitira. Eskoriatzan, orain arteko moduan, txartela organikoaren edukiontzia irekitzeko soilik izango da beharrezkoa.