Oñatiko Hondakinen Informazio Bulegoko arreta zerbitzua martxotik aurrera lekuz aldatu da.

2016/04/04

Oñatiko Hondakinen Informazio Bulegoko arreta zerbitzua martxotik aurrera lekuz aldatu da. Edozein gertakari, arazo, zalantza edo informazio behar izanez gero, 8:00tik 15:00ra Debagoieneko Mankomunitateko  943 504721 telefonora deitu edo atezate@debagoiena.com helbide elektronikora idatzi daiteke. Honetaz gain, etxeko ontziak galdu edo apurtuz gero, Oñatiko Udaletxeko Harreran ontzi berriak eskuratzeko edota edozein gertakariren berri emateko aukera egongo da lanegunetan 15:00tik 20:00ra.

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.