Herritarren eta komertzioetako hondakinen bilketa zerbitzuan gabonetako aldaketak.

2015/12/21

Aurreko urteetan bezala, aurten ere HERRITARREN hondakinen bilketa zerbitzuan abenduaren 24an eta 31ean honako aldaketa hauek egongo dira:

- Oñatin, Bergaran, Eskoriatzan eta Aretxabaletan, ERREFUSA iluntzean atera beharrean, eguerdiko 13:00etarako atera beharko da.

- Antzuolan, ONTZI ARINAK iluntzean atera beharrean, eguerdiko 13:00etarako atera beharko dira.

 

KOMERTZIOETAKO hondakinen bilketa zerbitzuan, honakoak izango dira aldaketak:

- Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Oñati, Bergara eta Elgetan abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean EZ DA ERREFUSAREN ZERBITZURIK EGONGO. Honen ordez, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an jasoko da ERREFUSA.

- Oñati, Bergara, Elgeta eta Antzuolan, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean EZ DA KARTOIAREN ZERBITZURIK EGONGO.

- Antzuolan eta Leintz-Gatzagan, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean EZ DA ONTZI ARINEN ZERBITZURIK EGONGO. Honen ordez, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an jasoko dira ONTZI ARINAK.

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.