Idatzi ereduak

Eskuartean dituzun idatzi bilduma hauek euskara zabaltzen eta normalizatzen laguntzeko prestatu ditugu Debagoieneko Mankomunitateak eta udaletako euskara zerbitzuok. Izan ere, geroago eta gehiago zarete euskara normaltasunez erabiltzeko ahalegin berezia egiten ari zaretenok.

Horregatik, bada, aurrerapauso bat gehiago eman nahi dugu eskualdeko euskara zerbitzuetatik eskaintzen dugun hizkuntza aholkularitza zerbitzuan, eta zuen beharrei erantzuteko idatzi sorta hauek prestatu ditugu. Guztia ahalik etaerrazenean azaltzen saiatu gara, zuentzat eguneroko jardunean euskarari toki handiagoa egiteko tresna erabilgarriak izan daitezen.

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.