GOIAZ! 2018 LANBIDE HEZIKETAREN AZOKA

Formazio-Enplegu Azoka 2018/04/17

APIRILAK 17 ETA 18AN egingo da GOIAZ!2018 LANBIDE HEZIKETAREN AZOKA, Arrasateko Kulturateko klaustroan.

Aurten 10.urteurrena ospatuko dugunez, egitarau berezia antolatu dugu. IKUSI HEMEN EGITARAUA

Urtero bezala, Lanbide Heziketako ikastetxeak, enpleguarekin eta formazioarekin erlazioa duten eskualdeko eragileak eta udalak bertan izango dira euren eskaintza eta zerbitzuak azaltzen.

Lanbide Heziketaren eta enpleguaren arteko harreman estua dela-eta aurten enpresak ere gonbidatu ditugu. Enplegu Azokan enpresen lan-eskaintza eta lan-poltsei buruzko informazioa egongo da, baita enpresek beraiek emandako hitzaldiak ere.

Etorri GOIAZ! Azokara apirilak 17 eta 18an!

Info gehiago