Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa (lanbide hastapena)

16-18 urte bitarteko DBHko titulu gabeko gazte langabetuei zuzendutako programa da. Oinarrizko lanbide heziketa eskaintzen da lau tailer ezberdinetan (Mekanika, Sukaldaritza, Elektrizitatea eta Iturgintza). Programan parte hartzen duten gazteek lanerako trebatzen dira eta DBHko ikasketak burutuz gero, lanbide heziketako teknikari zikloak egin ditzakete.

Programaren helburuak:

  • Lanbide heziketaren bitartez espezialitate baten trebatzea.
  • Ikasketak burutuz gero erdi mailako zikloak egin ahal izatea.
  • Norberaren garapenean laguntzea.

Ikastaroaren egituratzea:

  • Lehen urtea: 1000 ordu. Oinarrizko Hezkuntza. Tailerra.
  • Bigarren urtea: 1000 ordu. Oinarrizko Hezk. Lantegi-praktikak.

Zerbitzu osagarriak:

  • Tutoretza pertsonalizatua.
  • Teknologia berriak (ofimatika, Internet).

Matrikulazioa:

Ekainean

Non: Debagoieneko Lanbide Hastapeneko egoitzan.

Debagoieneko Lanbide Hastapena

Nafarroa Etorbidea 21
20.500 Arrasate - Gipuzkoa
Tel.: +34 943 79 28 90 Faxa: +34 943 79 32 12
idazkaritza@lanbidehastapena.com