Sarrera

Debagoieneko mankomunitatea

Debagoieneko Mankomunitateak programa desberdinen bidez  lanerako-orientazio eta prestakuntza ekintzak bultzatzen ditu:

Lanerako orientazioarekin lotuta, banakako zein taldekako orientazio zerbitzua eskaintzen du. Horretaz gain, Enplegu zentroan lan-bilaketarako beharrezko informazio guztia kontsulta daiteke: lan-eskaintzak, diruz lagundutako formazioa,... Bai bertara etorrita, baita "Enplegu Zentroa" atalean ere.

Prestakuntzarekin lotuta, "Lanerako Prestakuntza" atalean topatuko duzu putualki, Garapen Agentziatik antolatzen diren programa desberdinen informazioa: Enplegu Tailerrak, espezializazio ikastaroak,... Baita kualifikazio maila handitzeko diruz-lagundutako prestakuntza.

Lanbide Hastapena programa ere Mankomunitateak bultzatutako prestakuntza programa da, 16-18 urte bitarteko DBHko titulu gabeko gazte langabetuei zuzendutakoa.

"Lanbide Heziketa" atalean, Debagoieneko Lanbide Heziketari buruzku informazioa batzen da: eskaintza, ikastetxeak, eta abar. GOIAZ! Foroak, urtero, eskualdeko beste hainbat erakunderekin elkarlanean, GOIAZ! Lanbide Heziketaren Azoka antolatzen du.

Eskualdeko lan-merkaturi buruzko txostena argitaratzen dugu hilero, "Lan-markatuaren behatokia" atalean.

Enplegua eta prestakuntza