Hazilan proiektua


Zer da HAZILAN?

HAZILAN egitasmoak, gazte langabe kualifikatuak lan mundura hurbiltzen laguntzea du helburu. Horretarako, prestakuntza saioen bidez, konpetentzia profesional eta pertsonalak lantzen dituzte, eta, ondoren, enpresekin harreman zuzena izaten dute gazteek.

 Nori zuzendua dago?

Goi mailako titulazio bat duten (goi mailako heziketa ziklo bat edo unibertsitate ikasketak) eta beraien alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-35 urte bitarteko eskualdeko gazteei.

 Bi fase

 1.AKTIBATU deituriko lehen fasean, lan merkatuak horrenbeste baloratzen dituen zeharkako konpetentziak landuko dira talde saioen bitartez (80 ordu). 3 oinarri lantzen dira bertan; konpetentzia pertsonalak, konpetentzia profesionalak eta lan merkatuan kokatzeko beharrezkoak diren baliabideak.   

2.PRAKTIKALDIA Lanpostu batean trebatuz praktikak egingo dira enpresa barnean.

 4 hilabeteko iraupena izango du guztira, gutxi gora behera, eta plaza mugatuak dira.

Izen ematea

Interesatuek , Debagoieneko Goi-mailako titulatuen poltsan izena eman beharko dute, horretarako aukera urte osoan zabalik egongo da.

3.edizioan parte hartu nahi izanez gero, 2017ko OTSAILAREN 15a BAINO LEHEN eman beharko duzu izena.

Nola: "Debagoieneko Goi mailako titulatuen poltsa"n izena eman beharko da.

Deskargatu hemen inskripzio orria eta Debagoieneko Mankomunitateko egoitzan entregatu beharko da (Nafarroa etorbidea, 17, 20500 Arrasate).

Aukeraketa

Ondoren, aukeraketa prozesu bat egingo da HAZILAN proiektuaren oinarrietan ezarritako aukeraketa irizpideen arabera (6.oinarria).

Hasiera data: 2017ko martxoak 6an

Animatu eta eman izena!

Saio informatiboan (2017.02.09) erabilitako aurkezpena: hemen

 

 Eskuratu informazio gehiago DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEAN

hazilan@debagoiena.eus

Tlf: 943 79 30 90

 www.hazilan.eus

 

"Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du".