Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana-Europar Batasunak Finantzatuta-NextGenerationUE
DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEKO GARBIGUNEAK, APARATU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINAK BILDU ETA BILTEGIRATZEKO EGOKITZEKO PROIEKTUA
Debagoieneko Mankomunitateak dituen garbiguneetan Aparatu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak (AEEHak) bildu eta biltegiratzen dira. Urtarrilaren 19ko 27/2021 Errege Dekretuak ezartzen duenaren arabera, Debagoieneko Mankomunitateak bere instalazioak egokitu behar izan ditu hondakin hauen inguruan ezartzen diren behar berriak betetzeko; zehazki, Errege Dekretuak ezartzen dituen frakzio guztiak bereizi ahal izateko lekuak sortuz eta egokituz, eta biltegiratzeko ezartzen dituen baldintzak betetzeko estalpeak eta eraikuntzak eraikiz.
Aparatu Elektriko eta Elektrikoen Hondakinak (AEEHak) bildu eta biltegiratzeko Debagoieneko Mankomunitateak dituen garbiguneak egokitzeko proiektu honetan, oso garrantzitsua izan da EAE-n hondakinen araudia ezartzen laguntzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak emandako diru laguntza (25.083,38€), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Esparruan kokatzen dena-Europar Batasunak Finantzatuta-NextGenerationEU