"ONDO BEREIZTUA, ASKO AURREZTUA!" KANPAINA

                            

                           

Debagoieneko Mankomunitateak ontzi arinekin nahasita botatzen diren hondakin inpropioen kopurua gutxitzeko kanpaina abiatu du eskualdeko herri guztietan. Kanpaina horren baitan, udalerri guztietan ekimen ezberdinak antolatuko dira otsailaren 6an hasi eta martxoaren 27ra arte.

Ontzi arinen bilketan aurkitu ohi den hondakin inpropio kopuru altuak birziklapen prozesua eten eta zailtzeaz gain, ingurumen kaltea eragiten du eta diru-galera handia suposatzen dio Mankomunitateari. Horregatik, Mankomunitateak kanpaina hau abian jartzea erabaki du.

Kanpainaren helburua herritarrak arazoaz ohartzea eta ohitura egokiak gizarteratzea da. Bide horretan aurrerapausoak emateko, adin guztiei zuzendutako ekintzak antolatuko dira:

- Herri bakoitzean informazio puntu bana jarriko da plazaren inguruan, azalpenak eman eta ohitura egokien dekalogoak banatzeko.

- Haur zein gaztetxoekin ekintza ezberdinak egongo dira: Hondakinen urrezko 3 arauen murala, Hondakinen karakterizazio saioa eta Hondakinen ginkana.

- Online galdetegia sortu da, herritar guztiei egoera hobetzeko ekarpenak eta proposamenak egiteko aukera eskaintzeko. Parte hartzeko esteka: www.labur.eus/debagoienazozketa

Ekimenetan parte hartzen duten edo ekarpenak egiten dituzten herritar guztien artean kotoi organikozko poltsen eta soltean erosteko zakuen zozketa egingo da.

Ekintza zein tailerretan parte hartzeko izena emateko esteka: www.labur.eus/debagoienatailerrak

Herri bakoitzean, ondorengo datetan izango dira ekintzak:

Egun erdiko egitaraua 

10:30-14:00

Egun osoko egitaraua

10:30-14:00/15:30-19:00

 
AntzuolaOtsailak 6ArrasateOtsailak 13
AretxabaletaOtsailak 20BergaraOtsailak 27
Elgeta
Martxoak 6OñatiMartxoak 13
Eskoriatza Martxoak 20
Leintz-Gatzaga Martxoak 27

Garapen iraunkorraren alde egitea denon ardura da, ANIMATU ETA PARTE HARTU!