Lurralde Garapena: Industria 4.0

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziatik  Gipuzkoako  ETEn  lehiakortasuna  hobetzeko  lanean  ari  gara, Gipuzkoako     Foru     Aldundiarekin     eta     gainerako eskualdeetako     garapen     agentziekin     lankidetzan.

Horretarako,  gure  nahia da  laguntza  publikoei  eta lurraldeko  baliabideei  buruzko  informazioa  enpresei gerturatzea.

Helburu  horrekin,  20  eta  100  langile  arteko  enpresa industrial    guztietara    iritsi    nahi    dugu.    Izan    ere, Gipuzkoako  enpresa ehunaren  benetako  egoera  ezagutu  eta enpresa  txikientzat  hobeto  egokituko  diren  baliabide eta  programa  berriak  era  bateratuan  diseinatu  ahal izatea  da  gure  asmoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak hala eskatuta, eskualdeko 54 enpresa industrialekin lan egiten ari gara.

Industriaren eraldaketarako bidea hemen da. Batu nahi?

4.0 Industria, lehiakortasun eredu berria

PROGRAMAREN HELBURUA:

ETEei Fabrikazio aurreratua txertatzea barneratzen duen ekintza plana definitzen laguntzea eta plana gauzatzeko bidelaguna izatea

Zer eskaintze dizu programak:

-       ETE-en lehiakortasuna hobetzeko ibilbide pertsonalizatuak zehaztu, garatu eta jarraipena egitea.

-       4.0 teknologien txertatzea errazteko tresnak, eta eremu horretan aurrerapausoak emateko beharrezko baliabideei buruzko orientazioa.

-       Eskura dauden aholkularitza, formazio, eta indarrean dauden programak eta tresna publikoak erraztea.

-       Bestelako erakundeekin lankidetza aukerak dinamizatzea (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak, klusterrak, Tkgune, Innobasque…).

-       Gaitasun tekniko zehatzak garatzea.

(*) Ekintzak banaka edo taldeka burutu ahal izango dira, bestelako enpresek parte hartzeko aukera izango dute betiere lan programazioa desitxuratzea suposatuko ez badu

Argibide gehiago eta izen-ematea hemen: enpresa@debagoiena.eus / 943 79 30 90

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.