OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.

Pertsonen kudeaketa

Pertsonen kudeaketari dagokionez, hainbat zerbitzu eta proiektu eskaintzen dizkiogu enpresari:

- Pertsonak aukeratzeko eta talentuko jendea atzemateko orientazio eta aukeraketa zerbitzua

- Pertsonak kontratatzeko diru-laguntzen inguruko informazioa 

- Pertsonak gaitzeko eta trebatzeko hainbat erakundek eskaintzen duten ikastaro eta programa ezberdinen inguruko informazioa

- Etengabeko hobekuntzan oinarritutako programa eta diru-laguntzen inguruko informazioa

Hurrengo ataletan kontsulta ditzakezu zerbitzu horiek edo nahiago baduzu jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo telefonoan eta plazer handiz azalduko dizugu: 943.793.090.