Energia

Gipuzkoako Foru Aldundiako Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua  energia zaurgarritasunaren eta pobreziaren eraginak arintzeko helburuarekin lanean ari da; baita sistema energetikoa osatzen duten elementuak aldatzeko eta karbono urriko energia eredura trantsizioa bultzatu nahi du.

Helburu horiek lortzeko Debagoieneko Mankomunitatearekin hitzarmen bat sinatu zuen lankidetzan aritzeko, horren ondorioz, Garapen Agentziak hemen ikus daitezkeen zenbait ekimen burutu ditu eraginkortasun energetikoa areagotzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko.