Gazela enpresen lehiaketa
Startup enpresak (hasi berriak eta arrakastatsuak) aztertu eta Debagoienera egokitzeko lehiaketa
Gazela enpresen Lehiaketa Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eskualdeko unibertsitate-mailako ikasleentzat antolatutako lehiaketa da. Lehiaketaren helburu nagusia da gazela-enpresa bezala sailkatutako enpresen jarduerak aztertzea, Debagoienera edota bertako enpresetara egokitzen saiatzea, eta bukatzeko, proposamenak ekitaldi batean aurkeztea.
HELBURUAK:
Ekimen honekin jarraian zehaztutako helburuak lortu nahi dira:
- Debagoieneko ikasleen artean enpresa iniziatibaren inguruko ezagutza eta grina sustatzea.
- Debagoieneko ikasle gazteen artean ekintzailetasuna eta taldean lan egiteko gaitasunak bultzatzea.
- Debagoieneko enpresa eta ekintzaileentzat ideia banku bat eratzea.
- Enpresei eta ekintzaileei esperientzia arrakastatsuen berri ematea.
Lehiaketa 2015ean egin zen lehen aldiz, eta orduz geroztik urtero egin da. Hasiera batean, Unibertsitateko ikasleentzat antolatu den arren, etorkizun batean goi-mailako lanbide heziketara zabaldu nahi da lehiaketa.
SARTU ENPRESA-IDEIA ARRAKASTATSUEN MUNDUAN!!!
EEBB eta Europako hazkuntza azkarreko enpresen fitxak zure esku.
Azpiko aurkibide honetan orain artean ikasleek landu dituzten enpresen fitxa aurkituko dituzu sektoreka sailkaturik.
Bidaiak eta alojamendua
2018 (1)
Elikagai eta edariak
2020 (4) 2018 (6) 2017 (4) 2016 (2) 2015 (3)
Energia
2020 (1) 2018 (7) 2017 (2) 2016 (2) 2015 (6)
Enpresa Produktuak eta Zerbitzuak
2020 (1)
Eraikuntza
Finantza Zerbitzuak
2015 (1)
Hezkuntza
2020 (1)
Ingenieritza
2018 (2) 2017 (3) 2016 (1) 2015 (3)
Ingurugiro Zerbitzuak
2020 (1)
Komunikabideak
Kontsumo produktuak eta zerbitzuak
2020 (4) 2018 (7) 2017 (4) 2016 (6) 2015 (5)
Logistika eta Garraioa
2020 (2) 2018 (1) 2016 (2) 2015 (1)
Manufaktura
2018 (1) 2017 (2) 2016 (5) 2015 (3)
Ordenagailuaren hardwarea
Osasuna
Publizitate eta Marketina
2020 (1)
Segurtasuna
Softwarea
2020 (1) 2018 (6) 2017 (3) 2016 (4) 2015 (2)