HAZILAN - izena emateko aukerak zabalik jarraitzen du
HAZILAN-en hasiera atzeratu eta izena-emateko epea luzatu dugu, oraindik plaza batzuk libre daudelako.
GOI-MAILAKO IKASKETAK DITUZU, ETA EZIN LANIK AURKITU?
HAZILAN PROIEKTUA goi-mailako titulazio bat duten (goi mailako heziketa ziklo bat edo unibertsitate ikasketak) eta beraien alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-44 urte bitarteko pertsonei zuzendutako LANERATZE-PROGRAMA da.
Bi fase ditu:
1. AKTIBATU fasea: tailer teoriko-praktikoa (80 ordu). 6 astetan zehar, astelehen, astearte eta ostiraletan (9:00-14:00)
Zure gaitasunak identifikatu eta indartzen lagunduko dizu, eta lana lortzeko behar dituzun baliabideak emango dizkizu.
2. PRAKTIKALDIA: behar duzun esperientzia profesionala lortzeko praktikak egingo dituzu eskualdeko enpresetan. 2-9 hilabete bitarteko iraupena.
Maiatza hasieran hastea aurreikusten da.
EMAN IZENA!!
Informazio gehaigo nahi baduzu: hazilan@debagoiena.eus / 943 793090
"Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du".