Partaidetzazko Aurrekontuak: ESKUALDEKO BATZARRA

2015/06/11

Herriz herriko tailerrak emankorrak izan dira. Denok ikasi dugu esperientzia horretatik. Tailerretan ez ezik, postontzietan utzi dituzuen proposamenak eta internet bidez helarazi dizkiguzuenak ere jaso eta sailkatzen ari gara.

 Orain eskualdeko batzarren txanda iritsi da. DEBAGOIENEAN batzar bakarra egingo dugu eta bertan proposamenak lehenetsiko dituzue. Proposamen aukera zabala dago (ikusi proposamenak) eta 2 milioi euro horiek inbertitzeko lehentasunak finkatu behar dira. Debagoiena eskualderako garrantzitsuak izan daitezkeen egitasmoak aukeratzea zuen esku dago.

Eskualdeko batzarra partehartu eta erabaki nahi duen herritar guztiei zabalik dago:

  • Eguna: Ekainak 11, osteguna
  • Ordua: 18:30etan
  • Lekua: Debagoieneko Mankomunitatean (Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate).