BATERATZEN

Error message

  • Warning: include(/var/www/vhosts/debagoiena/httpdocs/modules/openid/part2openid-rtl.css): failed to open stream: No such file or directory in include() (line 4 of /srv/www/debagoiena/httpdocs/sites/default/settings.php).
  • Warning: include(): Failed opening '/var/www/vhosts/debagoiena/httpdocs/modules/openid/part2openid-rtl.css' for inclusion (include_path='.:/usr/share/php') in include() (line 4 of /srv/www/debagoiena/httpdocs/sites/default/settings.php).

Zein puntutaraino daude pertsonak bere enpresaren estrategiarekin lerrokatuta? Sektore bereko beste enpresekin alderatuz, zein da zure enpresaren egoera?

Enpresa edo organizazio baten lehiakortasuna eta arrakasta enpresa osatzen duten pertsonengan dago, hein handi batean. Horretarako, garrantzitsua da enpresa edo organizazioko kide guztiek (jabeek, zuzendariek, langileek…) enpresaren estrategiarekin egoki bat egitea eta pertsonen potentziala ahalik eta ondoen aprobetxatzea. Horrekin batera, garrantzitsua da enpresa bat pertsonen kudeaketaren arloan sektoreko gainerako enpresekiko erreferentzian zein egoeratan dagoen jakitea.

 Bateratzen programak metodologia, tresna eta laguntza zehatza eskainiko dizu:

  •  Zure enpresan pertsonak enpresaren estrategiarekin zer-nola lerrokatzen diren ikusteko
  •  Estrategiarekin egoki lerrokatzeko portaera kolektiboak zehazteko
  •  Beste enpresekin alderatuta zure egoera zein den jakiteko
  •  Eskuhartze prozesu bat garatzeko, hobetze aldera

 Hori guztia metodologia eta tresna zehatz batzuen bidez egiten da, aditu eta aholkularien laguntzarekin.

 Askoren arteko egitasmoa

 Bateratzen programa askoren artean garatutako ekimena da, unibertsitateak, enpresa elkarteak, garapen agentziak eta aholkularitza etxeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin:

-Unibertsitateak: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Tecnun, Mondragon Unibertsitatea, King’s College, Tilburg University, University of Central Lancashire.
-Enpresa elkarteak: Mondagon, Makina Erremintako Fabrikatzaileen Elkartea (AFM).
-Eskauldeetako garapen agentziak: Urola Kostako Uda Elkartea, Uggasa, Beterri, Debegesa, Oarsoaldea, Debagoieneko Mankomunitatea
-Aholkularitza-etxeak: LKS, OPE, Otalora.
-Administrazioa: Gipuzkoako Foru Aldundia

Nola?

 Bateratzen programak metodologia eta tresna zehatzak erabiltzen ditu, pertsonen kudeaketa hobetzeko: 

Iparra: nora iritsi nahi dugu?

Zeintzuk dira gure estrategiari hobekien lagunduko dioten portaera kolektiboak?

“Iparra” erreminta eskaintzen dizugu pertsonek erakundearen estrategiari palanka-efektua nola eragin diezaioketen identifikatu ahal izateko.

Diagnostikoa: non gaude?

Nola jakin dezaket nire erakundeko pertsonak konprometituta dauden eta beraien portaerekin estrategiari laguntzen dioten?

“Diagnostiko” erreminta eskaintzen dizugu enpresak sektorearen erreferentziekiko eta premia estrategikoekiko duen egoera ezagutu ahal izateko.

 Zientzia eta esku-hartzea: nola egingo dut bidea?

Nola jakin dezaket (konpromisoaren, aktibazio energetikoaren, lerrokatzearen, ea) hobekuntza-programa eraginkorra izaten ari den?

"Esku-hartzea” erreminta eskaintzen dizugu garapenaren prozesuan zehar segimendua egin ahal izateko eta erabakiak har ditzazun eraginkortasuna hobetu asmoz.