Pertsonen aukeraketa

Eskualdeko edo kanpoko pertsona bat kontratatu nahi duzu? Orduan, jakin ezazu pertsonen beharrizanak betetzeko zerbitzua erabat dohainik eskaintzen dugula.

Debagoieneko Mankomunitatea Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren zentro kolaboratzailea ez ezik, Enplegatze-Agentzia ere bada (zkia: 1600000097). Hori dela eta, lan orientaziorako zerbitzua eskaintzen dugu; profil oso ezberdina duten pertsonak artatzen ditugu, tratu pertsonalizatua eskaintzen diegu eta horrela pertsona bakoitzaren inguruko ezagutza maila altua lortzen dugu. Horri esker, pertsona-lanpostuaren arteko egokitzapena errazten dugu, enpresari balio erantsia eskainiz.

Elkarrizketa eta pertsonaren aukeraketa enpresaren ardura da. Lanbideko zentro kolaboratzaile eta Enplegatze-Agentzia gisa, enpresari eskatutako profila eraginkortasunez errazten diogu, beharrizanen arabera.