Gazte titulatuak enpresetan - HAZILAN Proiektua

Gordeta duzun proiektu hori abian jartzeko garaia iritsi dela uste duzu? Edo, praktikak egiteko norbaiten bila zabiltza? Eta gazte kualifikatuak behar dituzu? Orduan, lagun zaitzakegu!!

HAZILAN proiektuaren baitan, 44 urte baino gutxiago eta unibertsitateko edota lanbide heziketako goi mailako tituluren bat duten gazteak gaitasun pertsonal eta profesionaletan trebatzen ditugu. Ahalmen altuko gazte motibatuak dira, esperientzia berri bat bizitzeko eta euren talentuaz baliatuz eskualdeko enpresa batean inplikatzeko prest daude, praktikak eginez edo enpresako proiektu zehatz bat garatuz. Hortaz, HAZILAN proiektuari esker, merkatuan lehiatzen jarraitzeko lantalde eraginkor eta inplikatu bat eratu dezakezu.

Hemen proiektuaren informazioa deskargatu dezakezu. 

Saio informatiboan (2016.04.07) erabilitako aurkezpena: hemen

ENPRESEN ESKAERAK

4.edizioan partehartzeko IRAILAren 26a da eskaera aurkezteko azken eguna. Dena den, enpresen eskaerak jasotzeko urte osoan zabalik izango da aukera.

Proiektuan izena eman nahi baduzu bete ESKAERA ORRIA: hemen

Aurreikusten da gazteen praktikaldia enpresan 2017ko azarotik aurrera izatea.

Aukera hau aprobetxatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan honako telefonoan edo posta elektronikoan: 943.793.090 / hazilan@debagoiena.eus.

HAZILAN proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren 2014-2020 parte da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatzen du. Proiektua GARAPEN - Euskal Agentzien Elkarteak koordinatzen du eta bertan 20 agentzik hartzen dute parte.