GAZTEENTZAT IKASTAROA: Pertsonen zaintza eta Lehen Sorospenak

2018/03/12

TXERTATU MERKATUAN proiektuaren 3.edizioan izena emateko epea zabalik dago MARTXOAREN 9 arte.

Oraingoan "PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA ETA LEHEN SOROSPENAK" ikastaroa emango da, Aretxabaleta Lanbide Eskolarekin elkarlanean. Formazio teknikoaren ostean PRAKTIKAK egingo dira enpresetan, eta prozesu osoan zehar,  konpetentzia sozioprofesionalak eta banakako saioak izango dira.

PARTEHARTZEKO BALDINTZAK:

  •     16 eta 29 urte bitarte izatea,
  •     Goi-mailako ikasketarik ez izatea,
  •     Debagoienean erroldatua egotea,
  •     Langabezian egotea

IKASTAROAREN EZAUGARRIAK:

  • IRAUPENA:  MARTXOAK 12 - 8 EKAINA (3 HILABETE)
  • ORDUTEGIA: goizez edo arratsaldez fasearen arabera.

Informazio gehiago eta izen-ematea HEMEN

Ekintza hau TXERTATU MERKATUAN proiektuaren baitan egin da Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen 91,89%, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du.