Biltegi-laguntzaile ikastaroa hasi dute Txertatu Merkatuan proiektuko gazteek

2017/01/09

Gaur hasi dira Txertatu Merkatuan proiektuko gazteak Miguel Altuna Institutuan Biltegi-laguntzaile ikastaroan. 100 orduko formakuntza teoriko-praktikoa jasoko dute, eta ondoren enpresetara joango dira praktikak egitera.

Ekintza hau TXERTATU MERKATUAN proiektuaren baitan egin da Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen 91,89%, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du.