"+45 URTE ETA LANERATZEA NAHI DUT"

Error message

  • Warning: include(/var/www/vhosts/debagoiena/httpdocs/modules/openid/part2openid-rtl.css): failed to open stream: No such file or directory in include() (line 4 of /srv/www/debagoiena/httpdocs/sites/default/settings.php).
  • Warning: include(): Failed opening '/var/www/vhosts/debagoiena/httpdocs/modules/openid/part2openid-rtl.css' for inclusion (include_path='.:/usr/share/php') in include() (line 4 of /srv/www/debagoiena/httpdocs/sites/default/settings.php).
2017/11/17

45 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ekimen desberdinak jarri nahi ditugu martxan, laneratzea errazteko helburuarekin.

·        Alde batetik, gure lan poltsan izena eman ahal izango duzu gure lan eskaintzetan parte hartu ahal izateko.

·        Bestetik, lan merkatuak eskatzen dituen perfilei erantzuteko asmoz, proiektu bat diseinatzen ari gara;

o         formakuntza tekniko zehatza + konpetentzia pertsonal-profesionalen garapena.

·        Azkenik, Adecco Fundazioarekin elkarrizketak egiteko aukera izango duzu Mankomunitatean bertan, beraien lan eskaintzetan parte hartu ahal izateko.

 

Hau dena zehazteko jardunaldi informatibora gonbidatzen zaitugu:

Noiz:     Azaroak 17, ostirala

Ordua: 9:30 edo 11:30

Non:      Debagoieneko Mankomunitatean (Nafarroa etorbidea 17, Arrasate)

 

Lekua mugatua denez, jardunaldira bertaratuko zarela jakin behar dugu, beraz, etortzeko asmoa baduzu deitu ondorengo telefonora: 943 79 30 90 edo idatzi ondorengo helbide elektronikora: garapen-agentzia@debagoiena.eus.