HAZILAN - GAZTEENTZAT AURKEZPEN SAIOA

Aurkezpen saioa 2017/09/15

20-44 urte bitarte badituzu,  Lanbide Heziketako goi mailako ziklo bat edota unibertsitateko ikasketak badituzu eta zure alorrean lana lortzeko zailtasunekin bazabiltza, hementxe duzu zure ibilbide profesionalari bultzada emateko aukera! 

HAZILAN proiektua aurkezteko antolatu dugun SAIO INFORMATIBOA:

  • Noiz: IRAILAK 15, ostirala
  • Ordua: 11:00etan
  • Tokia: Debagoieneko Mankomunitatean –Udalaitz gela-  (Nafarroa etorbidea 17, Arrasate)

Bertan proiektuari buruzko informazio zehatza eskainiko dugu eta zure zalantzak argitzeko aukera izango duzu.

IZEN-EMATEA:
Aurkezpenera ezin bazara etorri, baina partehartu nahi baduzu, gogoratu edizio honetan partehartzeko izen emate epea irailaren 20an bukatuko dela. “Debagoieneko Goi mailako titulatuen poltsan” izena eman beharko duzu horretarako.

Informazio gehiago HEMEN